AURKEZPENA/Presentacion

Urnietako IV. Mendi Lasterketaren aurkezpen ekitaldia astelehen arratsaldean egin zuten Udaletxean. Antolatzaileekin batera agerraldian parte hartu zuten Udal ordezkariek, Mendi federazioko kideek, Super H taldeko kideek eta baita larunbatean haur festan protagonista nagusi bilakatuko den Porrotx pailazoak ere. Euskal Mendizale Federazioko partaide eta lasterketaren antolatzaile den Iñigo Saenzek probaren antolatzaileak nabarmendu nahi izan zituen: “Urnietako lasterketa gogorra da, baina aldi berean ederra da. Oso ondo antolatuta dago. Lasterkari kopuruari dagokionez, eta baita urtero laguntzera gerturatzen diren boluntario kopuruari dagokionez ere, izugarria da”. Federazioko ordezkariak azaldu zuenez, Urnietako proba apirilaren 26an ospatuko den Espainiako mendi txapelketarako baliagarria izango da. Izan ere, “Urnietako mendi lasterketatik aterako da estatu mailako proba horretarako ordezkaritza”.

ADI ORDUTEGI ALDAKETARI
Ikusleei, laguntzaileei eta korrikalariei ordu aldaketaz ohartarazi nahi diete antolatzaileek. Izan ere, larunbatetik igandera doan gau horretan ordua aldatuko da. Goizaldeko ordubiak jotzen dutenean, hirurak jarri beharko dira ordulari guztientzat. Adi, beraz. Ordu aldaketak ez dezala eragozpenik sortu.

DORTSALAK ESKURATZEKO BI AUKERA
Lasterkariek bi aukera izango dituzte asteburu honetan. Larunbat arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Udaletxean, eta igandean Xoxokako irteeran goizeko 08:00etatik 09:00etara.

IRTEERAN BI ORDUTEGI EZBERDIN
09.30 Ibilbide luzea.
09.35 Ibilbide motza.



Urnietako mendi lasterketa Urnietako kirolari talde batek sortutako ekimena da. Asmo xumearekin. Mendi lasterketek gure inguruan duten indarra baliatuz, herriari bizia eman nahi diogu, eta Euskal Herrian gure herriko paraje eta mendiak ezagutzeko aukera ezin hobea eman parte hartzaileei, eta proba ikustera bertaratze direnei.

Lasterketaren bidez herriko eta ondoko herrietako gailurrik garaienak eman nahi ditugu ezagutzera jendartearen begietara: Adarra, Onddi, Aballarri, Onddo, Zaburu... Horrekin batera, baita Urnietako monumentu historikoak ere: Munisko, Eteneta, Sansonarri, Tximistarri, Pozontarri... Bide batez, herriko baso, zelai, bidezidor eta bista zoragarriekin gozatzeko aukera izanen da.




La media maratón de montaña de Urnieta es una iniciativa promovida por un grupo de deportistas de Urnieta. Con objetivos humildes. Aprovechando el auge que las carreras de montaña tienen en Euskal Herria, queremos aprovechar la ocasión para dar a conocer los parajes y montañas de Urnieta a todos aquellos participantes y aficionados que quieran disfrutar de la prueba.

Gracias a la prueba, la gente conocerá las cimas más emblemáticas de Urnieta y de los pueblos circundantes: Adarra, Onddi, Zaburu, Onddo... Asimismo, los momumentos históricos que tiene el municipio: Munisko, Eteneta, Sansonarri, Tximistarri, Pozontarri... Como no, los bosques, prados, caminos y demás vistas que se pueden contemplar durante la carrera.